Gizartea -
Jazoera
Emakumezko baten hilotza erreskatatu dute Bidasoa ibaian, Irun parean
13:45ean herritar batek gorpua ikusi eta abisua eman du. Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Emakumezko baten gorpua erreskatatu dute larrialdietarako taldeek larunbat honetan Bidasoa ibaian, Irun parean (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. 13:45ean herritar batek gorpua ikusi eta abisua eman du.
Ertzaintzako hainbat patruila eta Frantziako suhiltzaileak bertaratu dira, eta 75 urteko emakumearen hilotza atera dute ibaitik. Ertzaintzak ikerketa abiatu du jazoeraren nondik norakoak argitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea