Gizartea -

Murrizketak, Hezkuntzan

Nafarroako institutuetako zuzendariek ez dute kargua utziko

Zuzendarien hitzetan, "krisi une hauetan hezkuntza publikoaren eta bere etorkizunaren defentsa gure postuetatik hobeto egingo dugu, kargua uzten badugu baino".

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako institutuetako zuzendariek kargua ez uztea erabaki dute batzarrean, euren lanpostuetan krisi egoera honetan irakaskuntza publikoa hobeto defenda dezaketela uste dutelako. Zuzendariek prentsaurrekoa eman dute erabakiaren berri emateko. Javier Mangado Institutuetako Zuzendarien Elkarteko (ADI) presidenteak jakitera eman duenez, dimisioa ez aurkeztea erabaki du gehiengoak. Krisi ekonomikoa dela-eta murrizketak iragarri zituzten eta dimisioa aurkezteko aukera planteatu zuten zuzendariek.

Zuzendariek batzordean onartutako agiriaren arabera, "une hauetan hezkuntza publikoaren eta bere etorkizunaren defentsa gure postuetatik hobeto egingo dugu, kargua uzten badugu baino".

"Lanean jarraituko dugu ilusio berdinarekin, hezkuntzaren maila ona mantentzeko beharrezko baliabideak mantenduz eta eskatuz", dio testuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea