Gizartea -

Osasuna

Bengoa: 'Euskararen balioa lan-eskaintza publikoetan orekatuagoa da'

Bengoaren esanetan, deialdiak PSEk ezarritako konpromiso guztiak "betetzen" ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Rafael Bengoa Osasun sailburuaren hitzetan, euskararen pisua Osasun Sailak deitutako azken lan-eskaintza publikoetan "orekatuagoa" izan da; hori dela eta, beste erkidegoetako 300 bat pertsona aurkeztu dira.

Bengoa Eusko Legebiltzarrean izan da Gorka Maneiro UPyDko ordezkariari erantzuteko; izan re, Osakidetzaren aurtengo lan-eskaintza publikoetan hizkuntza irizpidea zergatik ez den moldatu galdetu dio Maneirok.

Bengoaren esanetan, deialdiak PSEk ezarritako konpromiso guztiak "betetzen" ditu; izan ere, euskararen balio "orekatuagoa" aintzat hartzen du Osakidetzako lanpostua lortzeko.

Sailburuaren ustez, "oreka" horrek argi utzi du beste erkidegoetako 200 eta 300 pertsona aurkeztea erraztu duela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea