Gizartea -
Gipuzkoa
Motorzale bat hil da furgoneta baten aurka talka eginda Zumaian
Ezbeharra 13:45ean gertatu da GI-2633 errepidean, Oikinako bidegurutzean, Zestoarako noranzkoan. Biktima 28 urteko Donostiako bizilaguna da.
Agentziak | Erredakzioa
Motorzale bat hil da astelehen honetan trafiko istripu batean, bere ibilgailuak furgoneta baten kontra talka egin ostean, Zumaian (Gipuzkoa), Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Biktima 28 urteko Donostiako bizilaguna da.
Ezbeharra 13:45ean gertatu da GI-2633 errepidean, Oikinako bidegurutzean, Zestoarako noranzkoan.
Ertzaintza istripua zergatik gertatu den ikertzen ari da.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea