Gizartea -
Huelvan
Juan Jose Cortes, Mari Luzen aita, atxilotuta, tiroketa baten ostean
Cortes familiako kide batzuk, ehiza eskopeta erabiltzera iritsi zirenak, eztabaidan hasi zirenean izan zen gertakizuna. Oraindik ez dute jakin zergatik hasi zen eztabaida.
Erredakzioa
Huelvako Polizia Nazionalak Cortes familiako bost pertsona atxilotu ditu, besteak beste, Juan Jose Cortes, Mari Luzen aita, eta Diego Cortes, horren anaia, Huelvako Torrejon auzoan, Gobernuko Ordezkariordetzak jakitera eman duenez.
Gertakizunak gaur goizaldeko 02:30ean izan dira, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik, Cortes familiako kideen artean eztabaida bat hasi denean. Ehiza eskopetak erabiltzera iritsi dira.
Honen guztiaren ondorioz, pertsona bat zauritu da, baina ez du ezer larririk izan, eta ondo aurkitzen da orain. Atxilotuak Huelvako polizia-etxean daude.