Gizartea -

SUTEA

Hiru auto kiskali dira Leioako garaje batean piztutako sute batean

Ondoko etxebizitzak ez du kalterik jasan, baina suhiltzaileek bost pertsonako familia bat atera behar izan dute bertatik.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru auto kiskali dira goizaldean Leioan, garaje batean piztutako sute batean. Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, ondoko etxebizitza batetik familia bat atera behar izan dute.

Gertakariak goizaldeko hirurak aldera izan dira, Bizkaiko herri horretako Independentzia kaleko garaje batean sua piztu dela jakin denean.

Sutearen ondorioz, ondoko etxebizitza batetik bost pertsona atera behar izan dituzte suhiltzaileek, baina etxebizitzak ez du kalterik jasan. Garajean aparkatuta zeuden hiru ibilgailu kiskali dira, eta sutea zergatik piztu den ikertzen ari dira oraindik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Suteak gaur Gizartea Eguneko albisteak Leioa bideoak Albisteak Suhiltzaileak albisteak