Gizartea -

Elurra eta euria

Elurte 'nabarmengarriak' iragarri ditu Aemet agentziak abendurako

Urrian, eguraldi ohikoa izango da, azaroa erdialdean tenperaturak asko jaitsiko dira eta abendua are hotzagoa izango da, Margarita Martin Aemet agentziako Euskadiko ordezkariak jakinarazi duenez.

Elurte 'garrantzitsuak' iragarri dituzte abendurako. Argazkia: www.sienapro.com
Elurte 'garrantzitsuak' iragarri dituzte abendurako. Argazkia: www.sienapro.com

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Aemet

Martin Aemet agentziak Euskadin duen ordezkariak eta Pedro Luis Rio Oyarbide Espainiako Gobernuak Gipuzkoan duen ordezkariak prentsaurreko batean jakinarazi dutenez, urrian ohiko eguraldia egingo du, azaroa erdialdean tenperaturak asko jaitsiko dira eta abendua "are hotzagoa" izango da.

Aurtengo uda Gipuzkoan "nahiko hotza" izan dela azpimarratu du Aemet agentziako ordezkariak eta, gainera, gipuzkoarrek azken 84 urteetako "udarik hezeena" izan dutela gaineratu du. 18,3 gradukoa izan da udako tenperatura, batez beste.

"Udatiarrek ezegonkortasun sentsazioa izan dute", bozeramaileak esan duenez. Eguraldirik ezegonkorrena abuztuko bigarren astean izan zela gaineratu du; tenperatura jaitsierak antizikloi bat ekarri zuen eta aste osoa iraun zuen.

Donostian uztailean 21 egunez egin duela euria jakinarazi du Martinek.

Araban euri gutxi egin du eta uda epel samarra izan da. Bizkaian eta Gipuzkoan eguraldi bertsua egin du; prezipitazioak eta hezetasuna gailendu dira bietan.

Estatu mailan, ekaina, uztaila eta abuztua aurreko urteetan baino hotzagoak izan direla adierazi du. Bestalde, prezipitazioak urriak izan dira, kantauriar ekialdean izan ezik..

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea