Gizartea -

Istripua

85 urteko gizon bat hil da auto istripu batean Ean, etxe bat jota

Etxe bat jo du errepidetik irten denean.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

85 urteko gizon bat hil da Ean arratsaldeko lehen orduetan. Gidatzen zuen autoak etxe bat jo du Aldebaster auzoan.

Segurtasun Sailetik adierazi dutenez, gertakaria arratsaldeko ordu biak eta laurdenetan jazo da Aldebaster auzoan. Aztertzen ari diren kausengatik, Nissan Terrano batek etxe bat jo du errepidetik irten denean.

Norbanako batek abisua eman eta gero, Ertzaintzaren hainbat patruila eta anbulantzia medikalizatu bat bertaratu dira istripua gertatu den lekura. Medikuak gidariaren heriotza ziurtatu du. Bera bakarrik zegoen ibilgailuan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko istripuak Bizkaian Trafikoa Bizkaia EAE Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Errepideko istripuen biktimak