Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Gizon batek ustez emaztea hil du labankadaz, Valentzian
Emakumeak Puçolen zuen ile-apaindegian gertatu da hilketa.
Erredakzioa
Gizon batek ustez emaztea hil du labankadaz Puçolen (Valentzia), Udaltzaingoak jakitera eman duenez.
Atzo, 20:00ak aldera, izan zen hilketa emakumearen ile-apaindegian. Ustezko hiltzaileak labanakadak eman zizkion emakumeari eta horrek, zaurituta, Udaltzaingoari deitu ahal izan zion eta ospitalera eraman ahal izan zuten, baina bertan hil zen zauri larrien ondorioz.
Azken lau egunetan lau emakume hil dituzte ustez haien bikotekideek, eta dagoeneko 45 dira aurten Estatuan bikotekideek edo bikotekide ohiek hil dituzten emakumeak.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea