Gizartea -

Istripua

Gizon bat zauritu da Zamudion, ibilgailua errepidetik irten ostean

Oraindik ez dakite zerk eragin duen istripua. Gurutzetako Ospitalera eraman dute 30 urteko gizona. Bi erreiak trafikora irekita daude berriro.

Istripu larria Zamudion (Bizkaia). Irudia: Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritza
Istripu larria Zamudion (Bizkaia).
Istripu larria Zamudion (Bizkaia). Irudia: Eusko Jaurlaritzaren Trafiko Zuzendaritza

Agentzia | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

30 urteko gizon bat zauritu da Zamudion (Bizkaia) gidatzen zuen ibilgailua errepidetik irten ostean. Gurutzetako Ospitalera eraman dute zauritua.

Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, istripua 7:27an izan da. Oraindik ikertzen ari dira gertakaria zerk eragin duen. N-637 errepideko 20. kilometroan, Zamudio parean, Barakaldoko noranzkoan, errepidetik irten da eta erdibitzailearen kontra jo du.

Suhiltzaileak, ertzainak eta osasun-langileak bertaratu dira, eta anbulantziaz eraman dute zauritua Gurutzetako Ospitalera.

11:00etan ireki dituzte berriro Barakaldorako bi erreiak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Zamudio Errepideko istripuen biktimak N-637 errepideko zirkulazioaren egoera