Gizartea -

INCENDIO

18 hektarea erre dira Gazolatzen, tximista batek eragindako sutean

Sutea kontrolpean dutela esan du Nafarroako Gobernuak. Halere, suhiltzaile-talde bat ingurua zaintzen ari da, sua berpizteko arriskua dagoelako.

Sutea, Gazolatzen.
Sutea, Gazolatzen.
Sutea, Gazolatzen.

AGENCIAS | REDACCIÓN

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

18 hektarea erre dira Gazolatzen (Nafarroa), tximista batek atzo, 20:00ak inguruan, eragindako sutean. Foru Gobernuak jakitera eman duenez, 05:30 aldean lortu dute sua kontrolpean izatea. Gehienbat, pinudiak erre dira.

Bero handia dago iragarrita ondorengo orduoetarako, eta sua berriz pizteko arriskua dagoela esan dute adituek. Hori dela eta, suhiltzaile-talde bat ingurua zaintzen ari da.

Sugarrak inguruko herrietatik ikusi ziren, eta errautsak Iruñeko erdiguneraino iritsi zirela esan du Nafarroako Gobernuak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Iruñeko Udala