Gizartea -
Badalona
Guardia Zibilaren uniforma kopiatzen zuen lantegi bat aurkitu dute
Espainian legez kanpo zeuden hiru txinatar atxilotu dituzte Badalonan egindako operazioan.
Erredakzioa
Guardia Zibilen uniforme faltsuak egiten zituen lantegi bat aurkitu zuen atzo Poliziak. Txinatarrek egiten zuten lan tailerrean, Guardia Zibilaren uniforme berriak kopiatzeko.
Guardia Zibilak ikerketa egingo du faltsututako uniformeak nora eramaten zituzten jakiteko, Badalonako Udalak jakinarazi duenez.
Uniforme faltsuak Badalonako Poliziak aurkitu zituen, Kataluniako Gobernuarekin eta Polizia Nazionalarekin lankidetzan egindako inspekzio batean.
Operazioan, Espainian legez kanpo zeuden hiru txinatar atxilotu zituzten, Udaletik jakinarazi dutenez. Guztira, 9 txinatar zeuden lanean Badalonan, Weyler jeneralaren kaleko lantegi horretan.
Badalonako Hirigintza-Diziplina Saila lantegia ixteko lanetan hasi da dagoeneko.