Gizartea -
Leioako Artaza Jauregian
Patxi Lopez: 'EcoEuskadi 2020k garapen jasangarrira eramango gaitu'
Garapen Jasangarrirako Estrategia "beti begiratu behar dugun iparrazirra" bezalakoa da, bertan jazotako helburuak lortzeko, lehendakariaren hitzetan.
Erredakzioa
EcoEuskadi 2020 Garapen Jasangarrirako Estrategia "garapen jasangarriaren abangoardian kokatuko gaituen egitasmoa da", Patxi Lopez lehendakariak adierazi duenez.
EcoEuskadi 2020 plana egiteko lanetan parte hartu duten pertsonei eta entitateei eskerrak emateko ekitaldi publikoan izan da lehendakaria gaur.
Entitate partehartzaileen 400 ordezkari izan dira ekitaldian, Leioako (Bizkaia) Artaza Jauregian. Carlos Aguirre Ekonomia, Gemma Zabaleta Gizarte Gaietarako eta Pilar Unzalu Ingurugiro sailburuak jauregian izan dira.
Hitzaldian, Garapen Jasangarrirako Estrategian parte hartu duten 4.000 lagunek egindako lana goraipatu du Patxi Lopezek. Estrategia "beti begiratu behar dugun iparrazirra" bezalakoa da, bertan jazotako helburuak lortzeko, lehendakariaren hitzetan.
Helburuak
Helburu horien artean, enplegua % 75ean kokatzea (egun % 68an dago), energia berriztagarrien portzentajea % 17 bat haztea, eskola uzte tasa % 10aren azpitik kokatzea (egun % 12,6an dago) eta txirotasunean bizi diren pertsonen kopurua % 19tik % 15era murriztea 2020ra bitartean. Estrategia "Gobernuaren ekintzarako gida izango da aurrerantzean", adierazi du agintariak.
Lopezen ahotan, EcoEuskadi 2020 "aldaketa bat da Gobernuaren ekiteko eran, kudeatzeko eta planifikatzeko modu berria, gaur eguneko beharrizanak bermatzeko modu bat, etorkizuneko gizartearenak estutasunean jarri gabe".