Gizartea -

Genero eta sexu-indarkeria

Europar Batasunak tratu txarren biktimak zainduko ditu, legearen bidez

Onartu duen euroaginduak indarkeriazko tratu txarrak pairatzen dituzten biktimak kide den edozein estatutan babestuko ditu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Europar Batasunak (EB) tratu txarrak pairatu dituzten biktimak kide den edozein estatutara joanda ere babestuko dituen euroagindu bat onartu du.

Lege horrek genero indarkeria edo sexu-indarkeria pairatu duen biktimak zainduko ditu. Ekimenari gaur emandako babes politikoaren ostean (Europako Parlamentuak, Batzordeak eta Hogeitazazpien Gobernuek), ofizialki indarrean izatea besterik ez da falta.

Euroagindu honen ekimena Espainia Batasunaren presidente izan zen garaian bultzatu zen, 2010eko hasieran, hain zuzen ere. "Espainiari eskertzen diot kontu honen inguruko lanei ekitea, presidentzia zuen bitartean", Krzysztof Kwiatkowski Justizia ministro poloniarrak esan duenez (Poloniak du EBren presidentzia seihilabete honetan).

Lege berri horren bidez, Hogeitazazpiek onartuko dituzte EBren kide den edoizen estatuk hartutako babes-neurriak. Bestetik, zuzenbide zibilaren gaineko babes-neurriak beste lege batean baitan sartu dituzte, aurreko maiatzean Europako Batzordeak proposatutakoan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea