Gizartea -

Iragarpena

Alerta horia deitu dute ostiralerako eta larunbaterako, euriarengatik

Zaparradekin hasiko da asteburua, baina larunbat arratsaldean ostarteak irekiko dira eta igandean arratsalde eguzkitsu bat izango dugu.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Larriealdiei Aurregiteko eta Meteorología Zuzendariak alerta horia deitu du ostiralerako eta larunbaterako, 09:00ak arte, Euskal Autonomia Erkidegoan, euriarengatik.

Gaur, ostirala, arratsaldean bero-hodeiak garatuko dira eta zaparrada trumoitsu handiak botatzeko aukera dago, Euskalmeten arabera. Tenperatura maximoak nabarmen igoko dira eta 25-28 gradu inguru ibiliko dira.

Larunbateko lehenengo orduetan, zerua hodeitsu egongo da eta zaparradak botatzeko probabilitatea dago, baina arratsaldean hodeiak gutxituko dira eta ostarteak irekiko dira. Tenperatura maximoak 2 eta 4 gradu inguru egingo dute behera.

Zerua hodei gutxirekin egongo da igandeko lehenengo orduetan, eta arratsaledan eguzkia nagusituko da. Temperaturak 25 gradu inguruan ibiliko dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea