Gizartea -

Istripua Nafarroan

Motorzale bat hil da Oliten, auto baten kontra talka egin ostean

Ezbeharra NA-5300 errepideko 8. kilometroan jazo da. Biktima oso larri zauritu da eta ospitalera eraman dute, baina gutxi geroago hil egin da.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

33 urteko motorzale bat oso larri zauritu da Oliten, auto baten aurka talka egin ostean. Gutxi geroago Nafarroako Ospitalean hil da.

Ezbeharra NA-5300 errepideko 8. kilometroan jazo da 15:40 aldera, Nafarroako Gobernuak jakitera eman duenez.

Biktima bizirik eraman dute Iruñeko Nafarroako Ospitalera, baina oso egoera larrian. Gutxi geroago hil egin da.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea