Gizartea -
Istripua Pirineoetan
Eskalatzaile euskaldun baten gorpua erreskatatu dute Pirineoetan
Ostiralean salatu zuten Mungiako 31 urteko gaztearen desagerpena eta atzo hilik aurkitu zuten gailurretik ehun metrora.
Erredakzioa
Peña Foratata tontorrera igotzen ari zen 31 urteko eskalatzaile euskadun baten gorpua erreskatatu du Guardia Zibilak. Bertara igotzen ari zenean erori zen gaztea Huescako Sallent de Gallego herrian.
Mungiakoa zen hildakoa, Laukarizekoa. 31 urteko bizkaitarra, R.B.O., gailurretik ehun metrora aurkitu zuten atzo arratsaldean mendebaldeko horman.
Bilaketa lanak ostiralean hasi ziren, senitarteko batek desagerpena salatu zuenean.
Hildakoaren autoa Formigaleko urbanizazio batean ikusi zuten atzo, eta ordu bete beranduago gorpua aurkitu zuten.
Guardia Zibilak, gorpua, ahoz gorako etzaneran aurkitu zuen erorketaren ondorioz, eta bertatik ateratzeko, garabi bat behar izan zuten.