Gizartea -

COVID-19

Bizkaiko adinekoen egoitzetan kutsatutakoak 76 dira dagoeneko

Gainera, 50 bat langile ere kutsatu dira. Bizkaiko Aldundiko sareko hiru egoitzetan daude positiboak.

Adinekoak kalean, maskarillekin. Argazkia: EFE
Adinekoak kalean, maskarillekin
Adinekoak kalean, maskarillekin. Argazkia: EFE

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko adinekoen egoitzetan beste bost erabiltzailek positibo eman dute, hortaz, 76 dira dagoeneko Bizkaiko erresidentzietan COVID-19agatik kutsatutakoak. Bizkaiko Foru Aldundiak jakitera eman duenez, hiru egoitzetan daude kutsatuak.

Bizkaiko sarean adinekoentzako 155 egoitza daude eta horietan 42 erabiltzek positibo eman dute. Beste bi adineko ospitaleratuta daude, eta Birjinetxe unitate espezializatuan beste 32 adineko daude. Adinekoen egoitzetan bizi diren 1.623 erabiltzailek gainditu dute gaitza.

Bestalde, adinekoen erresidentzietako 50 bat langile ere kutsatu dira eta beste 63 isolamenduan daude, baina ez dute baieztatu kutsatu diren ala ez.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea