Gizartea -
Zirkulazio-istripua
Irungo gazte bat hil da Valladoliden, zirkulazio-istripuan
Biktimak 26 urte zituen. Bere ibilgailua irauli egin da, bidegurutze batean, A62an.
EiTB.EUS
Irungo gazte bat Valladoliden zendu da astelehen honetan, zirkulazio-istripuan, ETBk jakinarazi duenez.
Biktimak 26 urte zituen. Bere ibilgailua irauli egin da, bidegurutze batean, A62an, Valladolideko iparreko ingurabiderako noranzkoan.
Suhiltzaileek gaztearen gorpua atera behar izan dute ibilgailutik; izan ere, hori harrapatuta zegoen.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea