Gizartea -

KORONABIRUSA

Bizkaiko egoitzek 87 erabiltzaile dituzte COVID-19arekin

Gainera, zentro horietako 57 langilek ere pairatzen dute gaixotasun hori.

Adineko pertsonak egoitza batetik irteten. ETBko bideo batetik ateratako irudia.
Adineko pertsonak egoitza batetik irteten
Adineko pertsonak egoitza batetik irteten. ETBko bideo batetik ateratako irudia.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko adinekoen egoitzetako 87 erabiltzailek eman dute positibo COVID-19an, duela bi egun baino 11 gehiagok, eta zentro horietako 57 langilek ere pairatzen dute gaixotasun hori, Foru Aldundiak astearte honetan jakitera eman dituen datuen arabera.

Kaltetutako lau egoitzetan positibo eman duten 51 erabiltzaile daude. Egoitzak Zamudioko Truiuondo (26 positibo); Bilboko Zorrozgoiti (15), Ballesol-Bilbao (9) eta Barakaldoko Miranda Fundazioa (bat) dira.

Positibo eman duten beste hiru erabiltzaile ospitaleratuta daude, eta beste 33 pertsona koronabirus kasuak artatzeko Birjinetxeko unitate soziosanitario espezializatuan daude.

Birjinetxeko zentro horretan, halaber, hauskortasun-egoeran dauden eta ospitaleratu ondoren berrogeialdia egiten ari diren 14 pertsona daude.

Horrez gain, egoitzetako 57 langilek positibo eman dute (zazpi gehiagok), eta beste 64 isolamenduan daude, baina ez dute baieztatu COVID-19a dutenik.

Pandemia hasi zenetik Bizkaiko egoitzetako 1.623 erabiltzaile sendatu dira guztira (negatibo COVID-19an, positibo eman ondoren).

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Adinekoentzako egoitzak COVID olatu berria Bizkaiko Foru Aldundia azken orduko albisteak