Gizartea -

Deklarazioa egin ondoren

Aske utzi dituzte ustez Bilbon edukiontziak erre zituzten hiru lagunak

Gainera, larunbatetik iganderako goizaldeko istiluetan, pertsona batek erredurak izan zituen eta bost auto, kutxazain bat eta hainbat edukiontzi erre zituzten.

Kargupean aske utzi dituzte Kukutzako istiluetako 31 atxilotuak. Argazkia. EITB
Kargupean aske utzi dituzte Kukutzako istiluetako 31 atxilotuak. Argazkia. EITB
Kargupean aske utzi dituzte Kukutzako istiluetako 31 atxilotuak. Argazkia. EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilbon igande goizaldean atxilotutako hiru gazteak aske utzi dituzte epailearen aurrean deklaratu ondoren, Herrizaingo Sailak jakitera emandakoaren arabera. Ertzaintzak atxilotu egin zituen edukiontziak erretzearekin lotura zutela susmatuta.

Atxiloketak larunbata eta igandea bitarteko gauean izan ziren, Bizkaiko hiriburuan. Ostirala eta larunbata arteko gauean ere istiluak izan ziren Kukutza gaztetxearen hustea eta eraisteak eraginda, Errekalde auzoan.

Azken istiluetan, hiru atxiloketez gain, pertsona batek erredurak izan zituen eta bost auto, kutxazain bat eta hainbat edukiontzi erre zituzten.

Igande honetan ere aske utzi dituzte Ertzaintzak ostiralean, Kukutzaren eraikinaren eraistean atxilotutako 31 pertsonak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea