Gizartea -

Iragarpena

Egun eguzkitsuak nagusi, aste hasieran

Tenperaturek igotzen jarraituko dute, 28-32 ºC-tan kokatu arte lurralde osoan, kostan beroa zerbait arinagoa izango da, brisa sartzearen ondorioz.

Zarauzko hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Zarauzko hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume
Zarauzko hondartza. Argazkia: Lorentxo Portularrume

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Euskalmet euskal meteorologia agentziaren arabera, gaur, astelehena, udako giroa izaten jarraituko dugu. Berriro ere hego haizea ibiliko denez, tenperaturak gora egingo du eta termometroak 28-32 ºC artean egongo dira lurralde osoan. Arratsaldean brisa sartuko denez, beroa arinagoa izango da kostaldean. Zerua oskarbi mantenduko da.

Asteartean, ez da aldaketa handirik izango. Zeruan hodei altu gutxi batzuk besterik ez ditugu ikusiko, eta eguzkia izango da nagusi. Hego haizea izaten jarraituko dugu, apur bat biziago, eta eguneko tenperatura altuenak 30 ºC inguruan kokatuko dira.

Asteazkena ere egun eguzkitsu eta beroa izango da. Antizikloiak Europan izango du erdigunea eta tinko eutsiko dionez, giro egonkorrarekin eta hego haizearekin jarraituko dugu. Zeruak oskarbi mantenduko dira, eta 30 ºC-ko tenperaturak izango ditugu.

Disfruta ezazu erabiltzaileek bidalitako argazkiez Eguraldiblogen.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea