Gizartea -

Lapurreta

Bi atxilotu Sopelan gizon bat bahitu, jo eta mehatxatzeagatik

Sopelatik oinez zihoan gizon bati eraso egin diote hiru pertsonek. Jo eta aihotz batekin mehatxu egin ostean, mugikorra, kartera eta dirua lapurtu dizkiote.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bi lagun atxilotu dituzte bart Sopelan gizon bati eraso egiteagatik. Etxe huts batera eraman eta jo eta aihotz batekin mehatxatu zuten bertan, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.

Goizaldeko ordu bi eta erdietan gertatu da, gizon bat Urdulizetik Sopelara doan bidetik oinez zihoanean, Moreaga auzoan. Gizon batek besotik hartu eta etxebizitza huts batera behartuta eraman zuen. Beste bi pertsona zeuden bertan zain. Hainbat kolpe eman zizkioten eta aihotz batekin mehatxatu zuten.

Hiru erasotzaileek sakelakoa, dirua eta diru-zorroa lapurtu zizkioten, eta etxe hartan ordubete bahituta eduki ondoren, aske utzi zuten, baina gertatutakoa salatuz gero, hil egingo zutela mehatxatuta.

Dena den, libre utzitakoan, eta etxera iritsi bezain pronto, biktimak gertatutakoaren berri eman zion Ertzaintzari. Patruila batzuk erasoa izan zen etxera bertaratuta, 36 eta 54 urteko bi susmagarri aurkitu zituen, lurrean lotan, eta atxilotu egin zituzten, bahiketa, lapurreta bortitza eta mehatxuak egotzita.

Ertzaintza hirugarren erasotzailearen bila dabil orain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea