Gizartea -
Emakumeen kontrako indarkeria
Bikotekide ohiari tratu txarrak emateagatik atxilotu dute, Barakaldon
Herrizaingo Sailaren komunikatu baten arabera, ustezko egileak iraindu eta gutxietsitu, iletik hartu eta horma baten kontra bultzatu zuen.
Erredakzioa
Ertzaintzak 48 urteko gizonezko bat atxilotu du Barakaldon (Bizkaia) bikotekide ohiari tratu txarrak ematea egotzita. Ustez iraindu eta horma baten kontra butzatu zuen.
Herrizaingo Sailaren komunikatu baten arabera, gertakaria atzoko 16:00etan jazo zen. Ertzaintzak dei bat jaso zuen Barakaldoko etxebizitza batean emakumeen kontrako indarkeria kasu posible batengatik.
Patruila bat bertaratu zen. Heltzerakoan, herstura-egoeran zegoen eta arnasa hartzeko zailtasunak zituen emakume bat aurkitu zuten eta anbulantziari deitu zioten.
Gurutzetako Ospitalera eraman baino lehen, bizilagun ohiak euren etxebizitzan eraso egin ziola esan zien agenteei emakumeak.
Dirudienez, eta eztabaida baten ondoren, gizonak emakumea iraindu eta gutxietsitu, iletik hartu eta horma baten kontra bultzatu zuen, Herrizaingo Sailaren komunikatuaren arabera.
Ertzaina batzuk etxebizitzara joan ziren, ustezko erasotzailea aurkitu eta atxilotu egin zuten. Gaur goizean, poliziaren ikerketak amaitzerakoan, eramango dute epailearen aurrera.
Tratu txarrak pairatzen dituzten emakumeentzako telefono zerbitzua: 016 / 900 840 111