Gizartea -
Gertakaria Bartzelonan
Osabaren arroparen amianto-hondarrekin kutsatzeagatik hil da
Legeak enpresei mineralaren aurrean dagoen arropa lantegian bertan gartbitzera behartzen zienez, kalte-ordainketak eskatu dituzte.
Erredakzioa
Cerdanyola del Vallèseko (Bartzelona) Uralita enpresako langile ohi baten iloba (46 urteko emakume bat) hil da, biriketako gaitz batengatik. Ustez, osabaren arroparen amianto-hondarrekin etxean kutsatu ondoren garatu zitzaion gaixotasuna.
Colectivo Ronda-ko abokatuek, hil den emakumearentzat kalte-ordainketa bat eskatu zioten Uralitari. Amiantoarekin zeharkako esposizioarengatik (mineralarekin kutsatuta dagoen arropa etxera garbitzera eramateagatik) kaltetutakoek jarritako lehenengo demanda da hori.
Demanda aitzindari horrekin batera, beste bat ere jarri da. Kasu honetan, Castelldefelseko (Bartzelona) Rocalla amianto lantegiko langile baten alabaren izenean. Aitak mineralarekin kontaktua izateagatik arnas gutxiegitasun larri bat izan zuen, eta hil egin zen.
Laneko segurtasun eta higieneko legea hausteagatik, amiantoa ekoizten duten enpresei jarritako demanda horiek kalte-ordainketak eskatzen dizkiete. Legeak mineralaren aurrean dagoen arropa lantegian bertan gartbitzera behartzen zien.
Aurreko uztailean, epai aitzindari batek Uralita zigortu zuen. Cerdanyola del Vallèseko berrogeita hamar bat bizilagunei 3,9 milioi euro ordaindu behar dizkie, amiantoaren hautsak eragindako kalteengatik.