Gizartea -
Gertaera
Gizon bati bizkarrean sastatzeagatik atxilotu dute Elgoibarren
Erasotzailek labana bat hartu zuen tabernako mahai baten gainetik eta biktimari eraso egin zion bizkarrean sastada sartuaz.
Erredakzioa
Ertzaintzak 26 urteko gizon bat atxilotu zuen atzo, igandean. Erasotzaileak labana bat sartu zion bizkarrean beste gizon bati, Elgoibarko taberna batean, Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.
Biktima Elgoibarko taberna batera sartu zen atzo, 14:30 inguruan, eta bezero bat hari buruzko aipamenak egiten hasi zen, ozenki. Orduan, erasotzaileak labana bat hartu zuen tabernako mahai baten gainetik, eta bizkarrean sartu zion biktimari.
Biktima Mendaroko ospitalera eraman zuten eta Ertzaintzak erasotzailea atxilotu zuen, Elgoibarko Udaintzaingoaren laguntzarekin.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea