Gizartea -

Kukutza bota ondoren

Bilbon izandako istiluek 140.000 euroko gastua eragin dute

810 edukiontzi irauli, 80 erre eta beste 50 edukiontzik maila desberdinetako kalteak jasan zituzten. 10 ibilgailu partikular erre zituzten eta hainbat batzoki, banku eta saltokik erasoa jasan zuten.

Hainbat edukiontzi sutan, Bilbon. Argazkia: EFE
Hainbat edukiontzi sutan, Bilbon. Argazkia: EFE
Hainbat edukiontzi sutan, Bilbon. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Udalaren estimazioen arabera, Kukutzak okupatzen zuen eraikinaren eraispenaren haritik izan diren istiluak 140.000 euro inguruko kalteak eragin dituzte guztira.

Istiluak asteazkenean, irailaren 21ean, hasi ziren eta ostiraletik larunbaterako eta larunbatetik iganderako gauetan jarraitu zuten, baita atzo, igandea, Uribarriko jaietan ere.

Txikizioa Errekalde auzora eta Bilboko beste berrogeita hamar bat kaletara hedatu da, bereziki Abando, Zazpi Kaleak, Santutxu eta Uribarri aldean. Guztira 810 edukiontzi irauli eta 80 erabat erre zituzten. Beste 50 edukiontzik maila desberdinetako kalteak jasan dituzte. 10 ibilgailu partikular ere erre zituzten eta Errekalde eta Zazpi Kaleetako batzokien aurka eta zenbait banku eta saltokiren aurka egindako erasoak ere izan dira.

Istiluek garraio publikoko eta Udaltzaingoko ibilgailuak kaltetu zituzten, baita zuhaitzak, farolak, bolardoak, bankuak eta bestelako hiri-altzariak eta edukiontziak erre zituzten kaleetako asfaltoa ere.

Suntsitutako elementu guztiak ordezteak, farolak eta bolardoak birpintatzeak, suak kaltetutako zoladura-tarteak berrasfaltatzeak eta berrerabiltzeko moduan egon daitezkeen beste elementu batzuk konpontzeak 140.000 euro inguruko gastua suposatuko dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea