Gizartea -
Trafikoa
Amaitu dira Arrontegin bi autok talka egin ondoren sortu diren auto-ilarak
Istripua 07:30 aldera jazo da. Bi autok talka egin dute, eta hiru pertsona zauritu dira. Ondorioz, errei bat itxi dute eta bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira inguruan.
eitb.eus
Hiru pertsona zauritu dira astelehen honetan Bi-637 errepidean izandako auo-istripuan, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eusi jakitera eman dionez.
Istripua 07:30 aldera jazo da, Arrontegi parean. Ordu horretan, bi autok talka egin dute, eta horietako bat irauli egin da. Segurtasun Sailak azaldu duenez, hiru pertsona zauritu dira.
Ondorioz, errei bat itxi behar izan dute, eta auto-ilarak sortu dira puntu horretan, Erandio parean, Getxorako noranzkoan. Hain zuzen ere, bi kilometrorainoko auto-ilarak sortu dira lehen orduan.
09:20 aldera berriro ireki dute goizean itxitako erreia, eta zirkulazioa normaltasunera itzuli da.