Gizartea -
ELGOIBAR
Amaitu dira auto-ilarak AP-8an, Elgoibarren, izandako istripuan
Ezbeharrak ez du zauriturik eragin, baina autobideko errail bat eten behar izan dute noranzko bakoitzean. Auto-ilarak amaitu dira jada, eta trafikoa normaltasunera itzuli da.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Amaitu dira kamioi batek karga galdu ondoren AP-8 autobidean, Elgobar parean, izan diren auto-ilarak. Ezbeharrak ez du zauriturik eragin, baina autobideko errail bat eten behar izan dute noranzko bakoitzean, eta, ondorioz, auto-ilarak sortzen ari dira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.
Goizeko 08:30ean, Elgoibarko Erretxundi auzoaren parean zihoan kamioi batek zamaren zati bat galdu du, metalezko hodiak, eta galtzadan banatuta geratu dira bi noranzkoetan. Ez da inor zauritu, eta beste ibilgailurik ere ez da egon tartean.
Ezbeharra gertatu eta ordubetera oztopoak galtzadatik kentzeko lanetan jarraitzen zuten, eta zirkulazioa eten behar izan dute lau erreietatik bitan, noranzko bakoitzean bana, langileek garbiketa lanak egin ahal izateko. Istripuak auto-ilara handiak sortu ditu bi norabideetan.