Gizartea -
Ikerketa baten arabera
Obesitatea dutenek bularreko minbizia izateko arrisku handiagoa dute
Obesitatea duten emakumeek gainerakoek baino askoz ere arrisku handiagoa dute bularreko minbizia izateko, eta gaixotasun hori modu goiztiarrean garatzen dute.
Erredakzioa
Obesitatea duten emakumeek gainerakoek baino askoz ere arrisku handiagoa dute bularreko minbizia izateko, eta era goiztiarrean garatzen dute gaixotasun hori. Gainera, obesitate erigarria duten pertsonek arrisku are handiagoa dute bularreko minbizia izateko.
Granadako Unibertsitateko zientzialari batzuen ikerketaren ondorio nagusienetako bat da hori. Nutrición Hospitalaria aldizkarian argitaratu dute duela gutxi.
Zientzialariek emakumeen elikatzeko ohituren artean eta bularreko minbizia diagnostikatu zietenean zuten adinaren artean loturarik bazegoen ikertu dute. Aurretik beren familietan bularreko minbizia izan duen emakumerik bazegoen ere izan dute kontuan.
Obesitatea duten emakumeetan bularreko minbizia goizago diagnostikatzen dutela erakutsi dute. Emaitza horiek ez datoz bat lehenago egindako beste ikerketa batzuekin, gorputz masa handia duten pertsonek bularreko minbizia izateko arrisku txikiagoa dutela baitzioten.