Gizartea -

Ipar-atlantikoko uretan

Altxorra bilatu dute naziek hondoratutako itsasontzi batean

Itsasontzia hondoratu zenean 600.000 librako balioa zuten objetuak eta 200 tona zilar zeramatzan, Odysey Marine Explorationek jakinarazi duenez.

Altxorra bilatu dute naziek hondoratutako itsasontzi batean. Argazkia: EFE
250 tona zilar gordetzen dituen barku bat aurkitu dute itsas hondoan

01:07

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ipar-atlantikoko uretan "SS Gairsoppa" kargaontzi britainiarra aurkitu zuten atzo, astelehenean, Odysseyk jakinarazi zuenez. Kargaontzia naziek hondoratu zuten 1941ean eta bertan 200 tona inguru zilar zegoen, "inoiz aurkitu den metalezko altxorrik handiena".

Estatu Batuetako urpeko esplorazio konpainiak prentsaurreko batean zehaztu zuenez, itsasontzia 4.700 metroko sakontasunean eta Irlandako kostatik 480 metrora aurkitu zuten.

"SS Gairsoppa" itsasontziaren hondarrak dira aurkitu dituztenak. Itsasontzi honek 125 metroko luzeera du eta 1941. urtean hondoratu zen urpekari alemaniar batek eraso egin ondoren.

Odyseyre Marine Exporation-en ikerketen arabera, kargaontzia hondoratu zenean, 600.000 (1941eko balioa) librako balioa zuten objetuak eta 200 tona zilar zeramatzan (jabetza pribatuko 90 tona zilarrezko lingotetan).

Kargaontziko altxor guztia ateratzen dutenean, inoiz itsas hondoan aurkitutako metal karga baliotsuena berreskuratzen saiatuko dira, konpainiak jakinarazi duenez.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea