Gizartea -
Nafarroa
Lizarragan eta Mendigorrian aurkitutako bi lehergailu zahar deuseztatu dituzte
Fusil bateko granada eta eskuko bat ezdeustu ditu Guardia Zibilak, eta pistola bat konfiskatu du. Norbanakoen etxeen garbitze edo atontze lanetan aurkitu dituzte armak.
eitb.eus
Nafarroako Guardia Zibilak Lizarragan eta Mendigorrian aurkitutako fusil bateko granada bat eta eskuko granada bat deuseztatu ditu.
Pertsona batek lehergailu bat topatu zuen bere estalgune bat garbitzen ari zenean, Lizarragan.
Guardia Zibilaren lehergaiak desaktibatzeko taldeak fusil bateko granada bat zela, 40 milimetroko kalibrekoa eta 40-50 urtekoa, baieztatu zuen. Herdoilduta egoteak arriskua handitzen du, behar bezala ukitzen bada.
Mendigorrian, etxebizitza bat berritzeko eta atontzeko lanetan egiten ziren bitartean, jabeak eskuko granada bat eta pistola bat aurkitu zituen etxabean, eta Guardia Zibilari ohartarazi zion.
Lehergailua 80 urteko eskuko granada bat zela egiaztatu zuten, Gerra Zibilean erabili zen motatakoa. Arma 7,65 mm-ko kalibrekoa eta 90 bat urtekoa zela baieztatu zuen Guardia Zibilak.
Eskuko granada. Argazkia: Guardia Zibila
Pistola. Argazkia: Guardia Zibila
Bi kasuetan beste leku batera eraman zituzten lehergailuak, pertsonentzako, animalientzako edo materialentzako arriskuak ekiditeko. Bertan, lehergaiak deuseztatu zituzten. Armaren Guardia Zibilaren Armak Hartzeko taldeak konfiskatu zuen, arauak agintzen duen bezala, ondoren suntsitzeko.