Gizartea -
Astelehenean galdu zen
Onik topatu dute Baztanen galdutako apaiz frantziarra
Bere kabuz iritsi da gaur goizean Erratzuko Bidegorrieta baserrira.
Erredakzioa
Astelehenean Baztan inguruan galdu zen 78 urteko apaiz frantziarra onik topatu dute gaur goizean, Nafarroako Gobernuak baieztatu duenez.
Apaiza 09:00etan iritsi da Bidegorrieta baserrira, Erratzun, bere kabuz.
Frantziako Jendarmeriak atzo goizean jakinarazi zuen bi apaiz desagertuta zeudela, eta bilatze operazioa abiatu zuten orduan.
Handik eta gutxira, apaizetako bat, 65 urtekoa, topatu egin zuten, mendi tontorrean. Hark azaldu zuenez, astelehenean galdu ziren, eta gaua elkarrekin pasatu eta gero, 09:00etan banandu egin ziren, etxera itzultzeko bidea aurkitzeko.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea