Gizartea -

KORONABIRUSA

Nola garbitu behar da etxea covid-19aren pandemiak dirauen bitartean?

Egunero aireztatu behar da, arropa ez da astindu behar eta ur beroarekin garbitu behar da. Horiek dira Osasun Ministerioak etxe barruan kutsatzea ekiditeko kaleratu duen gidaren aholkuetako batzuk.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gehien ukitzen diren gainazalak maiz garbitzea oso eraginkorra da covid-19ari aurre egiteko. Hori eta beste hainbat gomendio eman ditu Espainiako Osasun Ministerioak etxe barruko kutsatzeak saihesteko. Hauek dira Twitter bidez zabaldutako aholkuak:

- Etxea egunero aireztatu.

- Ez astindu arropa eta ur beroarekin garbitu.

- Ura eta xaboia erabili etxea garbitzeko. Askotan ukitzen diren gainazalak eta bainugela desinfektatu egin behar dira erabili ondoren.

- Bainugela eta sukaldea sarri garbitu. Lixiba erabiliz gero, 20 ml nahastu 980 ml uretan justu garbitu aurretik: 5 minutu utzi eta aklaratu.

- Ondo garbitu, batez ere, ateen heldulekuak, tiradoreak, mando edo urrutiko agenteak eta antzekoak

- Desinfektatzeko trapu ezberdinak erabili eta eskuak garbitu amaitzean.

- Garbiketarako eskularruak eta arropa erabili.

- Produktuen etiketei jaramon egin eta produktuak ez nahastu.

Bere garaian ondorengo aholku hauek ere eman zituen Osasun Ministerioak koronabirusa etxera ez eramateko:

Etxetik kanpo

- Saiatu gainazalik ez ukitzen; eginez gero, ondo garbitu eskuak, ura eta xaboia edo hidrogela erabiliz.

- Ahalegindu maskara, begiak, ahoa eta sudurra ez ukitzen.

- Beste pertsonekin segurtasun-tartea utzi.

- Autoa erabiliz gero, sarri garbitu, batez ere gehien ukitzen diren gainazalak.

Etxera iritsitakoan

- Zapatak erantzi eta atetik gertu utzi.

- Gune itxi batean pertsona gehiagorekin denbora jarraian izanez gero, arropa erantzi eta garbitu.

- Etxetik kanpo erabilitako objektuak desinfektatu (mugikorra edo betaurrekoak).

- Eskuak garbitu.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Espainiako Gobernua Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa