Gizartea -

Kongresua

Familiak, nerabeak eta drogak dira aztergai Deustuko Unibertsitatean

Droga-menpekotasunen Deustuko Institutuak antolatutako kongresuan 500 adituk hartuko dute parte. Krisialdi ekonomikoak droga kontsumoa igotzea ekarriko duen beldur azaldu dira adituak.

Sofia Erregina eta Patxi Lopez lehendakaria, kongresuaren hasiera ekitaldian. Argazkia: EITB
Sofia Erregina eta Patxi Lopez lehendakaria, kongresuaren hasiera ekitaldian. Argazkia: EITB
Erreginak 'Familiak, nerabeak, drogak' kongresua inauguratu du

01:26

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Angel Sanchez Asiain Drogamenpekotasunaren kontrako laguntza Fundazioko presidenteak (FAD) drogei aurre egiteko "gizartean nagusitzen ari den pasibotasuna" salatu du.

Asiainek, Deustuko Unibertsitatean hasi den "Familiak, nerabeak, drogak" kongresuan parte hartu du. Datozen hiru egunetan 500 adituk egungo familia ereduez, nerabeez eta drogez eztabaidatuko dute.

FADeko presidenteak ektaldian bildu diren agintariei drogomenpekotasunaren kontrako erakunde publikoen interesa "apurka apurka itzaltzen" doala ohartarazi die. Azken urteetan drogei aurka egiteko dispositiboak erlajatu egin direla esan du eta garai berriak eskatzen dituen politika berriak abian jartzeko ordua dela.

Leire Pajin Osasun ministroak, berriz, droga "normaltasunez" kontsumitzen dela ohartarazi du eta hori ez dela "onartzekoa" azpimarratu du. Legez kontrako substantzien kontsumoaren ikerketako datuak "pozgarriak" direla esan du, baina, kontsumoa murrizteko gazteei zuzendutako prebentzio kanpainen aldeko apustua egin du.

Hala, Osasun ministroak adierazi duenez, bihar alkohola eta gazteei begira Estatu mailan adingabeek alkoholik kontsumitu ez dezareb akordio handi bat sinatuko dute.

Patxi Lopez lehendakariak ere, alkohola eta tabakoa kontsumitzen hasteko adina atzeratzea lotrzeko premia azpimarratu du.

Adierazi dutenez, alkoholaren kontsumoa % 50 jaitsi da azken zazpi urteetan eta tabakoaren kontrako legea, berriz, "bikain" ari da betetzen. Hala ere, Euskadi Europa mailan cannabis gehien erretzen den tokien artean dagoela nabarmendu dute.

Bestalde, Krisialdi ekonomikoak droga kontsumoa igotzea ekarriko duen beldur azaldu dira adituak, eta besteak beste, egungo egoera ekonomikoak sortutako zailtasunak eta sufrimendua sahiestu nahian "askok substantzia horietara joko" dutela azaldu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea