Gizartea -

Ikerketa

Garunak artikulazioak mugitzeko erabiltzen duen mekanismoa argitu dute

Tximuek, gizakiek bezala, garunak emandako aginduen bidez mugitzen dituzte ukondoak zein sorbaldak. Agindua bidali eta 50 milisegundora jasotzen da erantzuna.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Tximuak eta gizakiak aztertuz egindako ikerketa baten arabera, neurona batzuk dira elkarren artean ia aldi berean erantzunez artikulazioen mugimenduak kontrolatzeko arduradunak, Nature zientzia aldizkariak asteazken honetan aireratutako artikulu baten arabera.

Ikerketa horren arabera, artikulazio asko dituzten animalietan, ugaztunetan esaterako, arazorik zailenetako bat zientzialarientzat goi-mailako animalia horien atalek egin ditzaketen mugimendu konbinazio ugariek sortzen dituzten nerbio bulkada guztiak zuzen interpretatzea da.

Stephen Scott Kanadako Queen Unibertsitateko irakasleak ikerketa honekin erakutsi duenez, bai gizakiek bai tximuek garunera mugimenduak egiteko aginduak bidalita mugitzen ditugu gure ukondoak eta sorbaldak. Mugitzeko aginduek 50 milisegundotan jasotzen dituzte erantzunak; segundo bat baino 500 aldiz txikiagoa den denbora tartean, alegia.

Ikertzaileek burezur barruko estimulazio magnetikoa erabili zuten gizakien mugimendu erreflexuak sortzerakoan garun-azaleko lehen geruzak agindua jaso eta ia aldi berean artikulazioen mugimendua (ukondo eta sorbaldena, oraingo honetan) egiteko darabilen mekanismoa zehazteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea