Gizartea -

Istripua

Amaitu dira Galdakao parean bost autok talka egin ondoren sortutako auto-ilarak

Zauritu bat egon da Txorierriko igarobidean izandako istripuan, zeina Gurutzetako ospitalera eraman duten. Goizeko 06.45 inguruan izan da talka, Donostiako norabidean.

Bost autok talka egin dute Txorierriko korredorean. Irudia @BomberosBizkaia
Bost autok talka egin dute Txorierriko korredorean.
Bost autok talka egin dute Txorierriko korredorean. Irudia @BomberosBizkaia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bost autok talka egin dute Txorierriko igarobidean, ostegun honetan, goizeko 06.45ak inguruan. Donostiako norabidean izan da istripua eta Trafikotik jakinarazi digutenez, behin Donostiako norabideko N-637 errepidea irekita, bukatu egin dira jada talkak sorrarazitako auto-ilarak.

Zauritua Gurutzetako ospitalera eraman dute, baina ez duela aparteko zauri larririk.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Galdakao Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Istripua Txorierriko igarobidean gaur