Gizartea -

KORONABIRUSA

MOEk ez du espero COVID-19aren aurkako txertaketa masiborik 2021 erdialdera arte

Sei eta bederatzi txerto-hautagai artean ikerketa-fase aurreratuetan daude, eta horietako batzuk saiakuntza klinikoen 3. fasean daude.

"Datorren urtearen erdialdera arte ez dugu espero txertaketa masiborik", OMEren arabera. EFE.
Errusiako txertoa
"Datorren urtearen erdialdera arte ez dugu espero txertaketa masiborik", OMEren arabera. EFE.

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Munduko Osasun Erakundearen (MOE) arabera, litekeena da 2021era arte itxaron behar izatea COVID-19aren aurkako txertaketa masiboak egin arte.

"Termino errealistetan, datorren urtearen erdialdera arte ez dugu espero txertaketa masiborik ikustea", esan du Margaret Harris erakundeko bozeramaileak.

Zehaztu duenez, sei eta bederatzi hautagai artean ikerketa-fase aurreratuetan daude, eta horietako batzuk saiakuntza klinikoen 3. fasean.

Informazio hau osatzen ari gara.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu, EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu COVID-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn uztailaren 16tik, eta Nafarroan, uztailaren 17tik. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" derrigorrezkoa da uztailaren 20tik.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Koronabirusa Munduko Osasun Erakundea