Gizartea -
Txiripaz
Auto bat lapurtu dute Belgikan eta jabeekin topatu dira Alacanten
Autoa lapurtu eta aste gutxira lapurrak eta biktimak Guardamar del Seguran, Alacant hegoaldean, topatu dira.
Erredakzioa
Bikote belgikar bat duela aste batzuk Belgikan autoa ostu zioten lapurrekin topo egin du Alacanteko herri batean.
Lapurretaren biktimek lapurren aurpegiak gogoratzen zituen eta hondartzatik hurbil dagoen kale batean aurkitu dute autoa.
Orain atxilotu duten gizonezkoa Belgikako epaitegi batera eraman zuten duela aste batzuk, adingabe batzuen aurkako sexu eraso baten inguruan deklaratzera, eta haren bikotekideak (harekin batera atxilotu dute) aukera hori baliatu zuen hari arma bat eman eta ihes egiten laguntzeko.
Ihesean zihoazela, bikote baten autoa geldiarazi zuten eta, armak erabiliz mehatxu eginda, autoa lapurtu zioten eta ihes egin zuten.
Autoa lapurtu eta aste gutxitara, biktimek Alacant hegoaldeko Guardamar del Segura udalerrian topo egin zuten lapurrekin, eurengandik hurbil, hondartza batean eguzkia hartzen ari zirela.
Polizia ohartarazi ondoren, emakumea agenteen zain geratu zen eta gizona bere autoaren bila joan zen, hondartza inguruko kaleetatik. Halako batean, autoa aurkitu zuen eta, badaezpada, lau gurpilak zulatu zizkion, lapurrek berriz eraman ez zezaten.
Handik gutxira, Guardia Zibilak lapurrak atxilotu zituen, Udaltzaingoaren laguntzarekin.