Gizartea -

Gertakaria Madrilen

Gizon batek haurdun zegoen emakume bat hil du Madrileko eliza batean

Hiltzaileak, ondoren, bere buruaz beste egin du. Medikuek zesarea bat egin diote eta umea onik ateratzea lortu dute.

Gizon batek haurdun zegoen emakume bat hil eta bere buruaz beste egin du. Argazkia: EFE
Gizon batek haurdun zegoen emakume bat hil eta bere buruaz beste egin du. Argazkia: EFE
Gizon batek haurdun zegoen emakume bat hil eta bere buruaz beste egin du. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

34 urteko gizon bat Madrileko eliza batean sartu eta haurdun zegoen 36 urteko emankume bat hil du. Ondoren, bere buruaz beste egin du Madrileko larrialdietarako zerbitzuak esan dutenez.

Gertakari honetan, gainera, 52 urteko beste emakume bat zauritu da, toraxean tiro bat jaso ostean. Emakumea larri La Paz ospitalera eraman dute.

Minutu batzuk beranduago, arratsaldeko zortzirak inguruan, Samurreko langileek ustezko hiltzailea hilik aurkitu dute, buruan tiro batek eragindako zauriak zituela.

Ezbeharra eta gero, larrialdietarako zerbitzuko langileek haurdun zegoen emakumea suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin. Bitartean, zesarea bat egin diote eta bihotza geldituta zuen haurra suspertzea lortu dute. Egonkortu eta gero La Paz ospitalera eraman dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea