Gizartea -
Gertaera
Gizon batek bere ama hil du Linaresen, Jaenen
06:30ak aldera, auzokoek abisua eman dute biktimaren etxebizitzan oihuak entzun eta emakumea lepoan zauria zuela ikusi dutenean.
Erredakzioa
Gizonezko batek 69 urteko ama hil du Linaresen, Jaenen, Polizia Nazionaleko iturriek Efe albiste agentziari jakinarazitakoaren arabera.
Atxilotuak nortasun-nahasmendua dauka eta zauri arinak izan ditu bere buruari min egiten saiatu delako. 31 urteko anaiari ere eraso egin eta zauri arinak eragin dizkio. Anaia Linareseko ospitalera eraman dute eta handik Jaeneko ospitalera.
Gertaera 06:30ak jota izan da. Santa Maria ibilbideko 25. zenbakiko auzokoek ohiuak eta eraso baten hotsak entzun eta 112 larrialdierako zerbitzura deitu dute.
Beste auzoko batek ere abisua eman du etxeko atarian lepoan zauria zuen emakume bat ikusi duela esateko.
Linareseko Udaltzaingoa, Polizia Nazionala eta 061 osasun zerbitzuak bertara joan dira eta ondoren emakumea odoljarioaren ondorioz hil egin dela baieztatu dute.
41 urteko J.F.F. Linareseko Polizia-etxean dago, atxilotuta, deklarazioa egiteko zain, Instrukzioko 4. Epaitegiaren esku geratu baino lehen.