Gizartea -
Gertakaria
Idazle bat hil dute labankadaz Bartzelonan
Biktima Salvador Iborra da, irakasle eta poeta valentziarra. Esquadra Mossoek bi pertsona atxilotu dituzte.
Erredakzioa
Salvador Iborra idazlea hil zuten atzo labankadaz Bartzelonan. Gertakaria goizean goiz jazo zen, biktimaren etxe aurrean. Poeta eta irakasle valentziarrak 33 urte zituen.
Larrialdi zerbitzuek goizeko 06:20 inguruan jazo zuten deia, baina Esquadra Mossoak eta osasun langileak bertaratu zirenerako gizona hilik topatu zuten. Bizilagun batzuen arabera, etxeko interfonora deitu ziotela eta, Iborra kalera atera zen eta erasotzailearekin liskarra izan zuen, bizikleta bat zela medio.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea