Gizartea -
Castelló
Haurtxo bat topatu dute biluzik eta lotuta Vinaroseko etxe batean
Umetxoak, 18 hilabetekoak, eskuak eta oinak zeuzkan lotuta; ustezko ama oihuka ari zen haurtxoa topatu duten unean. Emakumea ospitale psikiatriko batera eraman dute.
Erredakzioa
Vinaroseko Udaltzaingoak 18 hilabeteko haurtxo bat topatu zuen biluzik aurreko asteazkenean, eskuak eta oinak lotuta zituela. Umetxoa etxebizitza batean aurkitu zuten, auzokoek ama balkoian oihuka ari zela jakinarazi ostean.
Ongizate kontseilariak bere gain hartu du haurtxoa zaintzeko ardura; umetxoa "onik" dago eta Castelloneko zentro "berezi" batean zaintzen ari dira, sail horretatik zabaldu dutenez.
Gertaera aurreko asteazkenean jazo zen, auzokoek ama balkoian oihuka ari zela Vinaroseko Udaltzaingoari esan ostean, polizien azalpenen arabera.
Agenteek etxebizitzara heltzean emakumea topatu zuten, antza, oso urduri; haurtxoak eskuak eta oinak zituen lotuta eta biluzik zegoen.
Agenteek ez zuten emakumea atxilotu, "ez zegoelako atxilotzeko moduan" (jakin behar du eta ulertzeko gai izan behar da atxilo eramaten dutela, agenteek atxilotzen duten momentuan, bestela "bertan behera" geratzen da); hori dela eta, hasiera batean ospitale batera eraman zuten, eta geroago zentro psikiatriko batera.