Gizartea -
Ehun proposamenekin
Eusko Jaurlaritzak pertsona nagusien ongizatea hobetuko du
Gizarte Gaietako Sailak abendura arte dokumentu bat zabalduko du adineko pertsonen ongizatea hobetzeko eta eurei hobeto tratatzeko ehun proposamenekin.
Erredakzioa
Eusko Jaurlaritzako Gizarte Gaietako Sailak dokumentu bat zabalduko du abendura arte, adineko pertsonen ongizatea hobetzeko eta eurei hobeto tratatzeko ehun proposamenekin.
Helburua adineko pertsonak "aintzat hartzea" eta Europako iparraldekora hurbiltzen den arreta integral pertsonalizatuaren eredua garatzea da, Gemma Zabaleta sailburuak eta Txema Odriozola Euskadiko pentsiodunen eta erretirodunen federazioko presidenteak prentsaurreko batean azaldu dutenez.
Matiako fundazioak (Gipuzkoa) egindako dokumentuak hiru multzo ditu. Batetik, gizarte aktiboaren eskubide bezala pertsona nagusiei autonomia eta integrazioa emateko neurriak hartzen ditu, besteak beste, Udaletako gizarte batzordeetan parte hartzeko eskubidea, borondatezko lanak egitea...
Bigarren multzo bat norbaiten menpe egon behar duten pertsona nagusiei zuzenduta dago. Ikerketa idatzi dutenek egoera horretako pertsonak betiko etxean geratzea proposatu dute, horretarako etxebizitza eta ingurunea bizitzeko egoki egitea beharrezkoa dela esan dute, eta oztopo arkitektonikoak kentzeko gaineratu dute.
Dokumentuaren neurrietako bat, “Etxean ondo” programa, laster jarriko dute martxan Gipuzkoako bost udalerritako 500 etxetan. Esperientzia hau 2012 erdialdera amaituko dute, eta etorkizunean nondik aurrera egin esango duen jarraibideak ezarriko ditu.
Ikerketaren azkeneko zatia gizartea kontzientziatzean datza, pertsona nagusien ekarpenaren balioa emateko eta tratu txarren aurka borrokatzeko.
Dokumentua irekia.net webgunean eta Lan eta Gizarte Gaietako Sailean jarriko dute, eta mintegiak ere egingo dituzte, hiru astez, Sail horretarako ekarpenak jasotzeko.