Gizartea -

Desagertuta

16 urteko neska baten bila ari dira Bilbon, irailaren 5etik

Mariel Yisel Osorio Zuleta Bizkaiko hiriburuan ikusi zuten azkenekoz. 1,60 metroko altuera du eta argala da, eta ile beltza eta begi marroiak ditu.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irailaren 5ean Bilbon desagertutako 16 urteko neska baten bila ari dira larrialdi zerbitzuak, VOST Euskadi larrialdietako boluntario digitalen elkarteak sare sozialetan zabaldutako mezu baten bidez jakinarazi duenez.

Mariel Yisel Osorio Zuleta Bizkaiko hiriburuan ikusi zuten azkenekoz. 1,60 metroko altuera du eta argala da, eta ile beltza eta begi marroiak ditu.

Haren berri izanez gero, SOS Deiak-en 112 telefono zenbakira deitu edota larrialdi zerbitzuekin harremanetan jartzeko eskatu dute.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko azken albisteak Ertzaintza Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Albisteak Gaur Gaurko azken ordukoa Desagertutako pertsonak gaur Gazteak