Gizartea -

KORONABIRUSA

Iruñeko ikastetxe publiko bateko Lehen Hezkuntzako ikasle talde bat konfinatu dute

Cardenal Ilundain ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako zikloko hirugarren mailako 23 ikaslek 10 egun eman beharko dituzte isolatuta.

Iruñeko Cardenal Ilundain ikastetxe publikoa. Argazkia: Google Maps.
Iruñeko Cardenal Ilundain ikastetxe publikoa
Iruñeko Cardenal Ilundain ikastetxe publikoa. Argazkia: Google Maps.

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Iruñeko Cardenal Ilundain ikastetxe publikoko Lehen Hezkuntzako zikloko hirugarren mailako 23 ikasleko talde bat koarentenan egongo da hamar egunez, ikasgelan koronabirus kasu positibo bat dagoela baieztatu ostean.

Ostegun honetan PCR bidezko proba diagnostikoa egingo diete, eta koarentenaren amaieran berrio egingo diete proba, Nafarroako Gobernuak prentsa ohar baten bidez jakinarazi duenez.

Nafarroan, Azagrako Francisco Arbeloa ikastetxeko Lehen Hezkuntzako laugarren mailako 22 pertsona ere koarentenan daude. Irailaren 15era arte isolatuta egongo dira etxean, asteartean koronabirus kasu positibo bat zegoela baieztatu ondoren. Era berean, Barañaingo Los Sauces ikastetxe publikoko Haur Hezkuntzako zikloko 3 urteko 4 ikasle isolatuta daude arrazoi beragatik.

Bizikidetza-talde egonkorrak direnez, harreman estutzat jotzen dira taldeko kide guztiak. Kasuak baieztatu ondoren, abian jarri da Nafarroako Osasun Sailaren prozedura ikastetxeetako ikasleen artean COVID-19aren kasuak kudeatzeko. Prozedura horren barruan sartzen da ikastetxeko zuzendaritzak isolamenduan egon beharko duten ikasleen familiei jakinaraztea.

Familia guztiei egoeraren berri ematen zaie, eta osasun-zerbitzuek hitzordua ematen diete lehenengo PCR probak egiteko. Positibo ematen badute, baieztatutako kasu berriak izango dira. Proba negatiboa bada, koarentenarekin jarraituko dute eta PCRa errepikatuko zaie baieztatutako kasuarekin azken kontaktua izan eta hamargarren egunean. Ezezkoa bada, koarentena amaitu eta ikastetxera itzuliko da. Positibo ematen badu, sintomarik gabeko kasu baieztatu bihurtzen da, eta gutxienez 10 egunez isolatuko dute, kontaktu estuen azterketarekin batera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Iruñea Nafarroa Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Nafarroako Gobernua Koronabirusa