Gizartea -

Bizkaia

16 bizilagun etxetik atera dituzte Portugaleten, hiru ibilgailuk su hartu ostean

05:00etarako itzali dute sua, eta bizilagun guztiak etxera itzuli dira orduan. Ez da inor zauritu.

16 bizilagun etxetik atera dituzte Portugaleten, hiru ibilgailuk su hartu ostean
16 bizilagun etxetik atera dituzte Portugaleten, hiru ibilgailuk su hartu ostean
16 bizilagun etxetik atera dituzte Portugaleten, hiru ibilgailuk su hartu ostean

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Guztira 16 lagun atera behar izan dituzte etxetik Portugaleten (Bizkaia), jendez hustutako eraikin horretatik gertu aparkatuta zeuden hiru ibilgailuk su hartu ostean.

Ertzaintzak jakitera eman duenez, auzoko batek eman dio sutearen berri Ertzaintzari, 03:55ean, Cristobal Colon kalean aparkatutako auto batek su hartu du baitu.

Geroago, sua aldameneko ibilgailuetara zabaldu da, baita Gabriel Aresti kalean kaltetu den eraikinera ere. Hori dela eta, suhiltzaileek etxetik irteteko agindua eman diete bizilagunei.

Azkenean, 05:00ak aldera, sua guztiz itzali dute. Ezbeharrean ez da inor zauritu.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Portugalete Bizkaia Suteak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak