Gizartea -
Suteak Bizkaian
Bizkaiko bi suteak itzali dituzte
Goizean Bizkaian piztu diren bi suteak, Karrantzan bat eta Abanton bestea, Triano mendietan, itzali egin dituzte jada.
Erredakzioa
Lehen sutea Pozalagua haitzuloetatik gertu piztu da goizeko 8:15etan. Kantabriako ondoko mendietan hasi zen atzo sutea, eta itzaltzea lortu bazuten ere, gaur, haizeak berpiztu egin du eta bertaraino iritsi dira sugarrak.
Bizkaiko Aldundiko suhiltzaileak eta Ertzaintza egon dira lanean eta eguardiko 13.15ak inguruan lortu dute erabat itzaltzea.
Bigarren sutea goizeko 10ak aldean piztu da, Las Cortes auzotik gertu, Abantoko Triano mendietan.
Suteak pinuak, ote zuria eta sastrakak erre ditu eta Bizkaiko Aldundiko suhiltzaileek 13.30etan lortu dute itzaltzea.
Basoko sutea izateko arriskua
Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Metereologiako Zuzendaritzak asteburu osorako EAEn basoko sutea izateko arriskua oso handia dagoela iragarri du.