Gizartea -
Udako giroa
Euskadiko hondartzak bete-beteta, eguraldi ona eta beroaren eraginez
Astea ere udako giroarekin hasiko dugu, baina hegoaldeko haizeak jotzeari utziko dio eta gauak freskoagoak izango dira kostaldean eta kantauriko haranetan. Minimoak 10ºC inguruan ibiliko dira.
Erredakzioa
Eguraldi onak eta tenperatura altuek, 30ºC inguruko maximoekin, milaka pertsona bildu dituzte kantauri itsasoko hondartzetan.
Plentziako hondartzan, Bizkaian, esaterako, jendetza bildu dira eguzkia hartzeko eta itsas-bazterrean paseoan ibiltzeko.
Eguraldi onak asteburu osoan jarraituko du, izan ere, igandean zeruak oskarbi izango dira eta tenperatura 30ºC-ren bueltan izango dira berriro ere, Euskalmeten arabera.
Astea ere udako giroarekin hasiko dugu, baina hegoaldeko haizeak jotzeari utziko dio eta gauak freskoagoak izango dira kostaldean eta kantauriko haranetan. Minimoak 10ºC inguruan ibiliko dira.