Gizartea -
Gertaera
Mendizale bat erreskatatu dute Arantzazun eta beste bi Txindokin
Arantzazuko mendizalea, 34 urteko gizonezkoa, ospitalera eraman dute egoera larrian osasun zerbitzuek suspertu ondoren.
Erredakzioa
Ertzaintza eta Osakidetzaren helikopteroek hiru mendizale erreskatatu dituzte igande honetan; bat Arantzazun eta beste biak Txindokin.
Ertzaintzaren helikoptero batek 34 urteko gizonezko bat erreskatatu du Arantzazutik Gomistegira doan mendi-ibilbidean. Osasun zerbitzuek suspertu egin behar izan dute ospitalera eraman aurretik.
09:45ak aldera, pertsona batek SOS Deiak-112 zerbitzura deitu eta gizonezko batek bularrean mina zuela jakinarazi du, Aizkorriko parke naturalean, Antzazu eta Gomistegi artean.
Lurrez lur orotako ibilgailuak, Ertzaintzaren agenteak, osasun zerbitzuak eta suhiltzaileak abiatu dira gizonezkoa aurkitu nahian. Lekura iritsi direnean suspertzeko ariketak egin dizkiote eta ondoren helikopteroz ereman dute Bizkaiko ospitale batera.
Txindokin, bi pertsona
Bi helikopterok, bat Ertzaintzarena eta bestea Osakidetzarena, erreskate lanak egin dituzte Txindoki inguruan arazoak zituzten bi pertsonari laguntza emateko.
12:00ak aldera, bi dei jaso dituzte SOS-Deiak-112 zerbitzuan, Txindokiko bi gertaeraren berri emateko. Alde batetik, emakumezko bat ondoezik sentitu da gailurrera iritsi baino lehen eta osasun zerbitzuen laguntza behar zuen ahalik eta lasterren.
Bestalde, beste pertsona bat, 60 urtekoa, Errekontako beheko aldean zegoen eta ustez orkatilla hautsita zuen.
Bi larrialdiei erantzuteko ertzaintzako agenteak eta sanitarioak erabili dituzte, Eusko Jaurlaritzako Larrialdietarako Zuzendaritzak koordinatuta.